2016KO ARABAKO BERRIKUNTZARAKO SARIAK
KATEGORIEN ARABERA SARITUKO ENPRESAK



  • Mikro-ETEtan berritzeagatiko saria: : DITREL INDUSTRIAL S.L.
  • Enpresa txikian berritzeagatiko saria: OPTIMITIVE S.L.U.
  • Enpresa ertain eta handian berritzeagatiko saria: AERNNOVA AEROSPACE

DITREL INDUSTRIAL S.L.: Offshore itsas eremuan energia hartzeko bereziki diseinatutako itsaspeko konektorea garatzeagatik. Kontzeptuari eta prestazioei dagokionez, bakarra da. Bereziki diseinatu eta bideratu da energia berreztigarrietara, eta horren kostua egun merkatuan direnenena baino askoz merkeagoa da.
Produktuak azaleko mailara eramaten du konexioa, eta horri esker ontziak kontratatzeagatiko kostuak, konektatzeko denbora eta deskonexioa murrizten ditu eta errazago maneiatzen da.

OPTIMITIVE S.L.U.: Energia aldetik oso intentsiboak diren industrien eko-eraginkortasunerako sistema integral eta sektore anitza garatzeagatik. Energiaren kostua eta karbono aztarna gutxitzea eta produktu berdeak merkaturatzea du helburu.
Proiektuak ENERHEAT2 du izena, eta industria-prozesuen modelatuan oinarritzen da; energia- eta ingurumen-parametroak erlazionatzen ditu tresneriaren bitartez. Industria-prozesuak agintzeko eta gauzatzeko sistemetan integra daiteke, eta eraginkorrak ez diren energia-praktikak antzemateko eta eko-produktuetarako ezarritako baldintzak betetzeko aukera ematen du.

AERNNOVA AEROSPACE:Fluxu ijeztuko hegala edo "hegal azkarra” garatu eta ekoizteagatik; horren tolerantzia ohikoen hegalena baino hiru aldiz zorrotzagoak da, eta erresistentzia aerodinamikoa % 5 gutxitzen du; ondorioz, hegazkinaren erregaia neurri berean murriztuko da.
CleanSky programaren barruan kokatutako proiektu hau, ingurumenarekin errespetagarriak izango diren geroko hegazkinetarako produktuak garatu eta diseinatzeko abian jarri den europar proiekturik handinahiena da.



Zer da berritzea?

Enpresan PRODUKTU (ondasun bat edo zerbitzu bat izan daiteke), PROZESU, MERKATURATZEKO METODO EDO ANTOLATZEKO METODO BERRI BAT edo ASKO HOBETUTAKO BAT sartzea da berritzea.