Aurkezpena

SEA Arabako Enpresariak eta Arabako Teknologia Parkeak Arabako Berrikuntza Sarien III. adizioa antolatu dute. Sariak 2016ko abenduaren 1ean emango dituzte. Horien bidez, SEAk eta Arabako Teknologia Parkeak saria eman nahi diete ahalegin handia eginez eguneroko lanari esker Lurralde Historikoa Estatuko berritzaileenen eta lehiakorrenen artean kokatu duten entitateei.

Definizioak

Etengabe hobetzea: Etengabe hobetzeko filosofiak produktuaren, prozesuaren edo zerbitzuaren kalitatea optimizatzea eta handitzea du helburu.

Berrikuntza: Berritzea ondokoa da: enpresan produktu, ondasun edo zerbitzu berri bat edo asko hobetutako produktu, ondasun edo zerbitzu bat, prozesu bat, merkaturatzeko metodo berri bat edo antolatzeko metodo berri bat sartzea da.

Produktuko berrikuntza: Produktuko berrikuntza da ondasun edo zerbitzu berri edo horrek duen erabileraren ezaugarriei dagokienez asko hobetu den ondasun do zerbitzua sartzea. Definizio horren arabera, ezaugarri teknikoak, osagaiak eta materialak, informatika integratua, erabiltzeko erraztasuna edo beste ezaugarri funtzional batzuk dira hobetu beharreko alderdiak.

Prozesuetako berrikuntza: Prozesuetako berrikuntza ekoizpen- edo banaketa-prozesu berri bat edo asko hobetutako bat sartzea da. Horretarako, tekniketan, materialetan edota informatika-programetan aldaketa garrantzitsuak egin beharko dira. Prozesuetako berrikuntzen helburua, ekoizpeneko edo banaketako banakako kostua merkatzea, kalitatea handitzea edo produktu berri batzuk edo hobetu batzuk ekoiztu edo banatzea izan daiteke.

Marketineko berrikuntza: Marketineko berrikuntza da merkaturatze-metodo berri bat aplikatzea; horren arabera, hobetu egingo dira produktuaren diseinua edo ontziak, horren kokapena, promozioak edo tarifak . Marketineko berrikuntzen bitartez, kontsumitzaileen beharrak asetzen, merkatu berriak irekitzen edo enpresaren produktu bat merkatuan kokatzen saiatuko dira estrategia berri baten bidez eta salmentak handitzea dela helburu.

Antolaketa berrikuntza: Jardueretan, lantokiaren antolaketan edo enpresak dituen kanpo-harremanetan antolatzeko beste metodo bat sartzea da antolaketan berritzea. Ondoko helburua izan dezakete: enpresaren emaitzak hobetzea, administrazio edo transakzio gastuak murriztuz, laneko asetasun maila handituz (eta ondorioz, ekoizpena handituz), merkaturatzen ez diren ondasunak eskuratzeko aukera emanez (katalogatu gabeko kanpoko ezagutza, esaterako) edo horniduren kostuak merkatuz.

Helburua

Lehiaketa honen bidez, arabar enpresek berrikuntzari dagokionez ahalegin handia egiten dutela onartu nahi da. Hori dela eta, eskerrak emango zaizkie, ikusgarri bihurtuko dira eta negozioak garatzen lagunduko zaie.

Hedapena

Arabako Berrikuntzarako Sarien III. edizioa hemengo komunikabideen, egunkarien eta irratien bidez zabalduko da, baita lehiaketak berak dituen komunikazio-kanalen bidez ere (web-orriak, enpresa-buletinak etab.).

Egiteko eguna

Arabako Berrikuntza Sarien III. edizioko sariak 2016eko abenduaren 1ean, 19:00etan emango dira Arabako Teknologi Parkeko auditorioan.

Parte-hartzaileak

Arabako Lurralde Historikoan kokatzen diren enpresa guztiek doan har dezakete parte lehiaketan, betiere aurretik saririk jaso ez badute, finkatutako epean izena ematen badute eta lehiaketaren oinarriak onartzen badituzte. Beraien sailkapen edota kategoria edozein izan daiteke: Mikro-ETE, ETE, Enpresa Handia.

Izena emateko eta parte hartzeko epea

Izena emateko epea 2016ko irailaren 8n ireki, eta urriaren 14an amaituko da, bi egun horiek barne.

Hautagaitzen edukia

Arabako Lurralde Historikoan kokatutako enpresa eta autonomoek Arabako Berrikuntzarako Sarien III. Edizioan parte hartu nahi badute, ondokoko moduan egin dezakete:
  • Horretarako diseinatutako parte hartzeko memoria betetzea; SEAren orrialdeko www.sea.es eta Arabako Teknologia Parkeko www.parke.eus/alava lekuan dago. Memoria Arabako Enpresariak Elkartearen bulegoetara eraman behar dute (Posta pasealekua, 32 – 7. solairua– 01001 Vitoria-Gasteiz) edo ondoko helbide elektronikora bidali: premiosinnovacionalava@sea.es.
  • Memoria modu telematikoan bete ondoko orrialdearen bidez: www.alavainnova.es.
  • www.alavainnova.es orrialdeko “CHECKLIST” 1. atala soilik bete eta proiektuaren memoria posta elektronikoz bidali berrikuntza sustatzen duen edozein laguntzari (Alava Innova, Gaitek, CDTI, Berrikuntzarako proiektuetarako SEAk arrazoitutako txostena, I+G proiekturako SPRIk arrazoitutako txostena etab.).

Proiektu onuradunak

Saria lortzeko hautagai izan daitezke ondokoak: aurretik saririk jaso ez duten eta azken bi urteotan (2014ko iraila-2016ko iraila) antolakundean enpresaren lehiakortasuna hobetzeko moduko jarduera edo proiektu bat egin edo ezarri duten arabar enpresa edo autonomo aktiboak. Produktu bat, prozesu bat, antolaketa modu bat edo marketina izan daitezke berrikuntza horiek.

Finkatutako epean amaitu ez diren proiektuak, automatikoki kanpoan geldituko dira.

Sarien kategoria

Sarietan 3 kategoria daude, eta horietako bakoitzean irabazi ahalko dute enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu duten proiektuek, jarduerek, produktuek, prozesuek, kudeaketa-ereduek, promozionatzeko teknikek, merkaturatzeko teknikek, salmenta moduek etab.ek.
  • A KATEGORIA: Mikro-ETEtan berritzeagatiko saria ( 10 langile baino gutxiago)
  • B KATEGORIA: Enpresa txikian berritzeagatiko saria (10 eta 50 langile bitartean)
  • C KATEGORIA: Enpresa ertain eta handian berritzeagatiko saria (50 langile baino gehiago)
Halaber, antolatzaileek egokia joz gero, aipamen berezia egin ahal izango zaio ibilbidea, bitxitasuna, etab. dela-eta nabarmentzen den proiektuari, balorazio-prozesuan lortu duen kalifikazioa edozein izanda ere.

Puntuak emateko balorazio-irizpideak

Epaimahaiak ondoko balorazio-irizpideak aintzat hartu beharko ditu ondoko balioak baloratzeko orduan. Guztira 100 puntu izango dira:
ADIERAZLEAK GEHIENEZ GEHIENEZKO PUNTUAZIOA
BERRIKUNTZAREN INTENTSITATEA Berrikuntza gastuak/ Negozio-zifrak 5% 20 puntu
PROIEKTUAK ENPRESAK IZAN DUEN INPAKTUA Negozio-zifraren hazkundea guztira A: %30
B: % 25
C: % 15
20 puntu
ARABAN GAUZATUTAKO PROIEKTUAREN % Enpresa azpikontratatuak Azpikontratazioaren % 100 15 puntu
PROIEKTUARI ESKER SORTUTAKO ENPLEGU KOPURUA Kontratazio kopurua A: 2 lanpostu
B: 3 lanpostu
C: 5 lanpostu
15 puntu
BERRIKUNTZA MAILA Berrikuntza eragileak proiektuari emandako kalifikazioa (I+G, Berrikuntza edo hobekuntza) I+G, Berrikuntza Hobekuntza lehiakorra 10 puntu
PROIEKTUAK ENPRESATIK KANPO IZAN DUEN INPAKTUA Onuradun zuzen eta ez zuzenen kopurua, beste enpresa batzuek proiektua erabili izana... 5 puntu
INPLIKATUTAKO ENTITATE ETA ERAGILE KOPURUA Zentro teknologikoak, Unibertsitateak, enpresa-elkarteak 3 eragile 5 puntu
BESTE ALDERDI ARDURADUN BATZUK Eko-diseinu irizpideak, energia-efizientzia, SSL, ongizatea 5 puntu
ZENBAIT URTE BERRIKUNTZA PROIEKTUAK GAUZATZEN Azken urteotan egindako proiektuak A: Proiektu 1, 3 urtean
B, C: Proiektu 3, 3 urtean
C: Proiektu 6, 3 urtean
5 puntu
GUZTIRA 100 puntu

Hautagaiek dokumentazioa zuzentzea

Dokumentazioan zuzen daitekeen akatsik balego edo zerbait ez badago, posta elektroniko bidez eskatuko zaie lehiatzaileei akatsak zuzentzeko edo falta diren derrigorrezko agiriak aurkezteko. Horren gain, ez badute egiten, eskaera baztertuko dela ohartaraziko zaie. Memoriak zuzentzeko azken eguna 2016eko urriaren 21a izango da, egun hori barne.

Epaimahairen osaketa, metodologia eta konfidentzialtasuna

  1. Epaimahaiak hautagaitzak ebaluatuko ditu. Horrek egindako ebaluazioaren inguruko txosten bat egingo du.
  2. Ondokoek osatuko dute epaimahaia: a) Tecnalia R&Iko, Bic Arabako, Arabako Foru Aldundiko, Arabako Teknologi Parkeko eta SEA Arabako Enpresariak-eko bost mahaikide.
  3. Memoria guztiak baloratu ondoren, epaimahaiak enpresa parte-hartzaileak bisita ditzake, egokia jotzen badu, bertan proiektuak/jarduerak ezagutzeko eta horren inguruan informazio gehiago izateko.
  4. Epaimahaiak sariren bat eman gabe uztea erabaki dezake.
  5. Epaimahaiak txostenean bakar-bakarrik gomenda dezake sari bakoitza hautagai bati ematea.
  6. Parte-hartzaileek aurkeztutako proiektuak guztiz konfidentzialak izango dira sariak banatu arte. Une horretatik aurrera, enpresak baimendutako informazioa zabaldu ahal izango da.
  7. SEA/Arabako Teknologi Parkeak enpresa parte-hartzaileen inguruan publizitatea egin ahal izango du sarietan parte hartu dutela esanez; horrek ez du esan nahi proiektuak zabalduko dituenik lehiaketa amaitu ondoren.
  8. 3 kategorietan saritutako enpresek SEA/Arabako Teknologi Parkeari baimena emango diete Arabako Berrikuntzarako Sarien III. ediziorako aurkeztu diren proiektuei buruzko informazioa zabaltzeko.

Ebazpena, jakinarazpena eta errekurtsoa

Ebazteko ardura duen organoak Arabako Berrikuntza Sarien inguruko ebazpenaren berri emango du, eta SEA Arabako Enpresariak-eko eta Arabako Teknologia Parkeko webguneetan argitaratuko du, sarien banaketa egiten den egunean bertan.

Sariak

Kategoria bakoitzeko saridunentzat ondoko sariak ematea erabaki dute antolatzaileek:
  • A KATEGORIA
    Mikro-ETEtan berritzeagatiko saria.

    2.000 euro enpresa-hobekuntzarako jarduerak gauzatzeko + saria.
  • B KATEGORIA
    Enpresa txikian berritzeagatiko saria.

    2.000 euro enpresa-hobekuntzarako jarduerak gauzatzeko + saria.
  • C KATEGORIA
    Enpresa ertain eta handian berritzeagatiko saria.

    2.000 euro enpresa-hobekuntzarako jarduerak gauzatzeko + saria.
Halaber, sarien antolatzaileek sariak banatzeko ekitaldian beste enpresaren bati aipamenen bat egiteko aukera dute.

Oinarriak onartzea

  1. Arabako Berrikuntza Sarien III. Edizioanizena emanez gero, enpresak parte hartzeko oinarriak onartu behar ditu. Antolatzaileek oinarrien aldaketa zorrotza interpretatzeko ardura izango dute, baita, beharrezkoa bada, lehiaketa behar bezala gauzatzeko aldatu beharreko beste alderdi batzuk interpretatzekoa ere.
  2. Parte hartzen duen enpresak esan eta bermatzen du lehiaketara aurkeztutako proiektuen/jardueren jabea dela.
  3. Oinarrietan finkatutako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak/jarduerak zuzenean lehiaketatik kanpo utziko dira.
  4. Lehiatzaile bakoitzak sari bakarra lor dezake.
  5. Galderarik izanez gero,premiosinnovacionalava@sea.es helbidera idatzi edo 900 37 30 51 / 945 000 400 telefono-zenbakiaren bidez egin.

2016KO ARABAKO BERRIKUNTZARAKO SARIEN INFORMAZIO-KLAUSULAK

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legearekin eta 34/2002 Legearekin (LSSICE) bat etorriz, jakinarazten dizugu zuk emandako edo aurkeztutako memorietan jasotako datu pertsonalak, datuak babesteari buruzko arautegia aplikatzearren, “SEA ARABAKO ENPRESARIAK”EKO ENPRESA-ELKARTEAREN fitxategi batean sartuko direla, eta 2016ko Arabako Berrikuntzarako Sariak antolatzeko eta kudeatzeko izango dela aipatutako fitxategia, baita parte-hartzaileekin kontaktua izateko eta gure jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko ere. Gure jarduera edo zerbitzuei buruzko jakinarazpen elektronikorik jaso nahi ez baduzu, mezu elektroniko bat bidal dezakezu hori esanez ondoko helbidera: lopd@sea.es.

Horrez gain, irabazleak identifikatzeko datuak eta euren irudia SEA, Arabako Teknologia Parkearen aldizkarian edo web-orrian jar daitezkeela www.sea.es, www.parke.eus/alava, eta sare sozialetan SEAk edo Arabako Teknologi Parkeak dituzten profiletan argitaratu ahalko direla jakinarazten dizugu, baita ikuskizunen berri emateko dituen liburuxka, aldizkari edo beste paperezko euskarri batzuetan ere; horrez gain, bideo eta argazki memorian sartuko dira. Datu Pertsonalak Babesteko Legearen 5.1 eta 11. artikuluekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak Arabako Teknologi Parkeari jakinaraziko dizkiogula ikuskizunaren antolatzailea ere badelako, eta horrek ere gure moduan zabaltzeko eskubidea du.

Datuetan sartzeko, datuak bertan behera uzteko, zuzentzeko edo horiei aurka egiteko eskubideak egikari ahalko dira, hots, Datu Pertsonalak Babesteko Legeak onartutakoak. Horretarako, eskaera-orria SEA ARABAKO ENPRESARIAK ENPRESA-ELKARTERA bidali beharko da (Posta pasabidea, 32. zenbakia, 7. solairua, Gasteiz, 01001 PK), eta NANaren kopia ere bidali beharko da. Datuak aldatuz gero, helbide horretan ere jakinarazi beharko da, eta enpresak ez du ardurarik hori egiten ez bada.

Zer da berritzea?

Enpresan PRODUKTU (ondasun bat edo zerbitzu bat izan daiteke), PROZESU, MERKATURATZEKO METODO EDO ANTOLATZEKO METODO BERRI BAT edo ASKO HOBETUTAKO BAT sartzea da berritzea.