Sarietan 4 kategoria daude, eta horietako bakoitzean irabazi ahalko dute enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu duten proiektuek, jarduerek, produktuek, prozesuek, kudeaketa-ereduek, promozionatzeko teknikek, merkaturatzeko teknikek, salmenta moduek etab.ek.
- A KATEGORIA
Mikro-ETEtan berritzeagatiko saria
10 langile baino gutxiago - B KATEGORIA
Enpresa txikian berritzeagatiko saria
10 eta 50 langile bitartean - C KATEGORIA
Enpresa ertain eta handian berritzeagatiko saria
50 langile baino gehiago
Halaber, antolatzaileek egokia joz gero, aipamen berezia egin ahal izango zaio ibilbidea, bitxitasuna, etab. dela-eta nabarmentzen den proiektuari, balorazio-prozesuan lortu duen kalifikazioa edozein izanda ere.