Lege-oharra

SEA Empresarios alaveses, Arabako Enpresariak SEA (SEA) ondoko helbidean dagoen Interneteko orriaren eta domeinuaren jabea da: http://www.alavainnova.com.

Erantzukizunak

SEAk ez du inolako ardurarik izango web honen erabileraren ondorioz kalterik edo oinazerik sortuz gero. Azalpen gisa: edukietan akatsik badago edo zerbait agertzen ez bada, ataria ikusteko moduan ez badago edo edukietarako kaltegarriak diren birusak sartzen badira.

SEAk ez du ardurarik web honetan agertzen diren esteken bidez sortzen diren ondorioengatik. Esteka horien helburua soilik da erabiltzaileari jakinaraztea Interneten baduela gai horri buruzko informazio gehiago.

SEAk eskumena duten agintariei lagunduko die beste batzuek legez kontrako jarduerak edo jarduera kaltegarriak gauzatzen badituzte fede txarrarekin edo eta jarduera horien bidez gure orrialdean kalte edo oinazerik sortuz gero.

Edukiak eta estekak

Debekatuta dago orrialde honetan jasotako informazioa in line linking bidez beste webgune batzuetan sartzea, SEAk aldez aurretik horretarako baimena eman ez badu.

SEAk beste orrialde batzuetan hiperestekak jartzeko baimena ematen du. Kasu horretan, orrialde horiek osoak agertu beharko dira eta euren IP helbideen bidez, eta web orri horietako jabeek gain hartu beharko dituzte hiperesteka horien ondorioz sor daitezkeen ardurak eta arriskuak.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako eduki guztiak —eduki horiek ondokoak dira, azalpen gisa: testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, link-ak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak, baita diseinu grafikoa eta iturburua ere—, SEAren edo beste batzuen jabetza intelektuala dira, eta ezingo da ulertu erabiltzaileei lagatzen zaiela eduki horiek ustiatzeko eskubidea; webgunea zuzen erabiltzeko behar-beharrezkoa dena baino ezingo du egin.

Pribatutasun politika

Webgune honetan ematen den posta elektronikoa erabiliz, erabiltzaileak onartu egiten du emandako datuak SEAren fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi horren helburua, eskatutako zerbitzuak ematea, edo zenbait eskaintzari, produktu berriri edo zerbitzuri buruzko informazioa eskaintzea da, baita erabiltzailearekin harremanetan jartzea beste arrazoi batzuk direla-eta.

Jasotako informazioa bakar-bakarrik erabiliko da zerbitzu bakoitzarekin lotutako helburuetarako, eta ez zaie beste batzuei jakinaraziko.

Halaber, SEAk jaso dituen datu pertsona guztiak gordeko ditu, eta beharrezko neurriak hartuko ditu datu horiek alda, galdu, erabil ez ditzaten edo datu horietan baimenik gabe norbait sar ez dadin.

Gure web orriko erabiltzaileek datu pertsonaletan sartzeko, datu horiek zuzentzeko, bertan behera uzteko edo datuei aurka egiteko eskubidea egikari dezakete, uneoro. Horretarako, idatziz edo posta elektroniko bidez jakinarazi beharko digute.

Aplikagarri den legeria eta jurisdikzioa

SEAren eta erabiltzaileren arteko harremana, Espainiako arauen arabera arautuko da, eta edozein liskar sortuz gero, Vitoria-Gasteizko Epaitegi eta Auzitegietan ebatziko da.

Zer da berritzea?

Enpresan PRODUKTU (ondasun bat edo zerbitzu bat izan daiteke), PROZESU, MERKATURATZEKO METODO EDO ANTOLATZEKO METODO BERRI BAT edo ASKO HOBETUTAKO BAT sartzea da berritzea.