2015KO ARABAKO BERRIKUNTZARAKO SARIAK
KATEGORIEN ARABERA SARITUKO ENPRESAK

  • Mikro-ETEtan berritzeagatiko saria: MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING S.L.
  • Enpresa txikian berritzeagatiko saria: TRIMEK S.A.
  • Enpresa ertain eta handian berritzeagatiko saria: TUBOPLAST HISPANIA S.A.

MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING S.L.: Teknologia gehigarri izenekoen bitartez konponbide berritzaileak diseinatu, garatu eta ekoiztu dituelako.
Mizarrek erabilitako teknologiei esker, material plastikoetarako zein metalezko aleazioetarako zenbait konponbide aurreratu eskaintzen ditu, eta orain arte ezinezkoak ziren zenbait berrikuntza tekniko garrantzitsurako aukera ematen du hainbat sektoretarako, esaterako, sektore aeroespazialerako edo mediku sanitarioko sektorerako.
Merkatuan informazio gutxi dugunez eta gutxi ezagutzen denez, teknologia hasiberriak proba-akatsa erabili du, eta horri esker, taldea espezializatu eta gaitu da, eta enpresa oso azkar kokatu da Espainiako 1. postuan eta Europako 3.enean. Gainera, azken urtean 5 lanpostu sortu ditu.

TRIMEK S.A.: Koordenatuen bidez neurtzen duen makina eramangarri bat diseinatu eta ekoiztu duelako, eta makinak hainbat industria-eremutako piezen dimentsio-kontrola egiten du.
Innovalia Elkartearen laguntzarekin gauzatutako proiktuak goi-errendimendu modularra du , automatikoa eta erraz egokitzeko modukoa da, eta datuak hartu eta 3 dimentsiotan eskaneatu ahal ditu definizio handiko puntuen hodeien bidez. Karbono-zuntzeko eta azken uneko beste materiala batzuez egindako gorputza du, baina pisu txikiagoa du, errazago garraia daiteke, eta aldaketa termikoen aurrean egitura egonkortu du.
Nazioarteko proiektuak I+G laguntzak jaso ditu, baita zenbait entitateren onarpena ere, esaterako, Eusko Jaurlaritzarena. Gainera, hainbat lanpostu sortu ditu.

TUBOPLAST HISPANIA S.A.: In Mould Labelling teknologia erabiliz plastikozko tutuak ekoizteko orduan ekoizpen-prozesu iraultzaile bat sortu duelako.
Teknologia berri horrek, dekorazioari, diseinuei eta konponbide logistikoei dagokienez, ohiko prozesuen bitartez lortu ezin den kalitatea lortzeko aukera ematen du. Horren arabera, tutuaren gorputza sortzeko orduan estrusio-prozesuaren ordez injekzioa erabiliko du, eta etiketa bat gaineratuko du azkeneko flexografia-inpresio teknikak eta teknika digitalak erabiliz.
2003. urtean hasitako proiektuaren hasierako inbertsioa 20 milioi eurotakoa zen, eta zenbait teknologia zentroren laguntzarekin egin da. Lau patente ditu, 5 lanpostu sortu ditu eta esparruko 1. mailan jarri du enpresa.


2014KO ARABAKO BERRIKUNTZARAKO SARIAK
KATEGORIEN ARABERA SARITUKO ENPRESAK

  • Mikro-ETEtan berritzeagatiko saria: : DIGITAL INGENIERIA Y GESTIÓN
  • Enpresa txikian berritzeagatiko saria: AJL OPHTHALMIC
  • Enpresa ertain eta handian berritzeagatiko saria: BTI BIOTECHNOLOGY INSTITUTE

Digital Ingeniería y Gestión proiektuak, espektro anitzeko behaketa aktibo eta pasiborako sistema murriztu eta aeroeramangarria garatu du ohiko kartografia-aplikazioetarako, xehetasun-nekazaritzarako, segurtasunerako eta smart cities izenekorako datuak masiboki hartzeko. Proiektu osoa Araban egin da, I+Gko beste enpresa eta zentro batzuekin batera garatu da, eta gure Lurraldean enplegua sortu du.

Bestalde, AJL Ophthalmic proiektuak saria jaso du gloukomarako inplante ubeoeskleral berri bat diseinatu eta garatu duelako sartzen ez den eskleroktomia sakonaren teknikaren bidez; zuri txikiagoa sortzen du, drainatze-bide berriak irekitzen ditu eta itsutasun itzulezina ekiditen du. Konponbide honek beste aukera batzuk eskaintzen ditu eta orain arte baino askoz ere merkeagoa da. Proiektu honek izaera sozial garrantzitsua du nazioarte mailan eta, aldi berean, AJL Ophthalmicen langile-kopurua handitu du.

Enpresa ertain eta handien kategorian BTI BIOTECHNOLOGY INSTITUTEk lortu du saria hazte-faktore asko dituen kolirio bat sortu duelako begi-azalerako zenbait patologiaren tratamendurako, adibidez, begi lehorraren sindromerako, besteak beste. Horrez gain, badu beste linea bat kornea transplanteetan, ultzeretan, erreduretan etab.etan aplikatzeko. Emaitzek erakusten dute Endoret kolirioa tratamendu eraginkorrena dela begi-azalerako arazo anitzei aurre egiteko; izan ere, gaitasun handiagoa du zelulak birsortzeko, hantura gutxitzeko, kornean orbain gutxiago sortzen ditu eta gaixoarentzat seguruago eta erosoago da. Proiektuak, garapenerako berezko patentea izateaz gain, enpresaren oinarri soziala handitu du eta mundu mailan proiektu bakar paregabe da.

Nork har dezake parte?

Arabako Lurralde Historikoan kokatzen diren enpresa eta autonomo guztiek doan har dezakete parte lehiaketan, betiere finkatutako epean izena ematen badute eta lehiaketaren oinarriak onartzen badituzte. Beraien sailkapen edota kategoria edozein izan daiteke: Autonomo, mikro-ETE, ETE, Enpresa Handia.

Izena emateko epea

Izena emateko epea 2014ko irailaren 15n ireki, eta urriaren 15ean amaituko da.

Zer da berritzea?

Enpresan PRODUKTU (ondasun bat edo zerbitzu bat izan daiteke), PROZESU, MERKATURATZEKO METODO EDO ANTOLATZEKO METODO BERRI BAT edo ASKO HOBETUTAKO BAT sartzea da berritzea.