SEA Arabako Enpresariak eta Arabako Teknologi Parkeak Arabako Berrikuntza Sarien III. adizioa antolatu dute. Sariak 2016ko abenduaren 1ean emango dituzte.

Horien bidez, SEAk eta Arabako Teknologi Parkeak saria eman nahi diete ahalegin handia eginez eguneroko lanari esker Lurralde Historikoa estatuko berritzaileenen eta lehiakorrenen artean kokatu duten entitateei.

Nork har dezake parte?

Arabako Lurralde Historikoan kokatzen diren enpresa guztiek doan har dezakete parte lehiaketan, betiere aurretik saririk jaso ez badute, finkatutako epean izena ematen badute eta lehiaketaren oinarriak onartzen badituzte. Beraien sailkapen edota kategoria edozein izan daiteke: Mikro-ETE, ETE, Enpresa Handia.

Izena emateko epea

Izena emateko epea 2016ko irailaren 8an ireki, eta urriaren 14an amaituko da, bi egun horiek barne.

Zer da berritzea?

Enpresan PRODUKTU (ondasun bat edo zerbitzu bat izan daiteke), PROZESU, MERKATURATZEKO METODO EDO ANTOLATZEKO METODO BERRI BAT edo ASKO HOBETUTAKO BAT sartzea da berritzea.